Euskal mendiak ezagutu esperientzia ezberdinen bidez.
Aukera ezazu zeurea.

Zerumuga

Ezagutu euskal mendikateko mendiak zure eskuko gailuaren bidez. Esperientzietan banatuta, Zerumuga aplikazioari esker gure inguruko mendiak sakonago ezagutu ditzakezu esperientzia bakoitzaren bidez: deiadar mendiak, hiru handiak, infernuko bertikala…

Aplikazio honi esker, esperientzia bakoitzean sartzeko aukera izango duzu, bakoitzaren historiaren berri izatekoa eta mendi bakoitza sakonago ezagutzekoa. Mendiz mendi ibil zaitezke, gailur bakoitzetik zerumugari begira egon zure gailutik 360º-ko irudien bidez eta toki horri buruzko zehaztasun gehiago jakin: nondik joan, historia, fauna eta flora, geologia eta toki bakoitzeko ibilbiderik esanguratsuenak. Datu errealak eta interaktiboak batu dira aplikazioan ilustrazioen, 360º irudien, bideoen, bestelako irudien eta soinuen bidez. Zerumugari esker, gure ingurua hobeto ezagutu dezakezu zure eskuko gailua erabiliaz, dela etxeko erosotasunetik dela tokian bertatik, mendi bakoitzaren gailurretik.

Zerumugari esker, gure ingurua hobeto ezagutu dezakezu zure eskuko gailua erabiliaz, dela etxeko erosotasunetik dela tokian bertatik, mendi bakoitzaren gailurretik.
Aplikazioa euskaraz dago eta Android eta iOSentzat doan da. Laster gaztelaniaz.

Bloga

Izan azken albisteen berri


2015eko abenduaren 18an

Zerumuga, erabat euskaraz garatutako lehenengo aplikazioa da eta euskal mendiak esploratu ditzakezu berari esker.

Deskargatu prentsa-oharra

 

2015eko abenduaren 29an

Zerumuga app-aren kodea liberatu dugu GitHub-en.

Kodea ikusi

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Hizkuntza politika sailburuordetza

Gobierno Vasco DFB